Amasamendi kudeatzeaz arduratzen den lan-mahaia martxoaren 11n bilduko da

Aiurri 2020ko mar. 10a, 11:58

Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak antolatuta, Amasamendiko kudeaketaz arduratzen den lan-mahai ireki eta parte-hartzailearen bilera egingo da bihar, martxoak 11, 19:00etan Villabonako udaletxean. Ondorengo gaiak landuko dira bertan:

1.- Ondarearen inguruko proiektuak.

2.- Komizar inguruan agertzen den zabor pilaketa.

3.- Aldundiarekin izandako bileraren deskargua.

4.- Egur loteen banaketa.

5.- Herri bide eta itxituretan egin beharreko lanak.

6.- Galdera eta erreguak.

Amasa-Villabonako Udalak, gai hauetan interesa duten herritar eta eragile guztiak gonbidatu nahi ditu bileran parte hartzera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!