Olaederra kiroldegiko apirileko kuota ez dute kobratuko

Aiurri 2020ko api. 1a, 16:59

Olaederra kiroldegiari lotuta, neurri bereziak adostu dituzte Amasa-Villabonako Udalak eta kudeaketaz arduratzen den enpresak. Hala, apirileko kiroldegiko kuota ez dute kobratuko eta martxoan galdutako egunak konpentsatu egingo dituzte.

 

Olaederra kiroldegiko instalazioak nahitaez ixteak eta COVID-19ko krisiaren ondorioz jarduera guztiak aldi baterako eteteak sortutako egoeraren aurrean, erabiltzaile guztiei honako hau jakinarazi nahi diegu:

1.- Ez da apirileko kuota kobratuko eta ezta beste inolako kuotarik, instalazioak berriro irekitzen diren arte. Era berean, martxoan zerbitzurik eman ez den egunen arabera konpentsatuko da.

2.- Aldi baterako bonoen kasuan (hilabete 1 eta 15 egun): irekitzeko unetik aurrera hartu ez diren egunak konpentsatuko dira.

3.- Jarduerak berriz hasten direnean, eman gabeko saioak konpentsatuko dira, bai hiru hilean behingo jardueretan eta baita urteko jardueretan ere.

Egoerak kiroldegiko instalazioak irekitzea ahalbidetzen duenean zehaztuko dira neurri horiek guztiak.

Udalak, langileek eta enpresa kudeatzaileak zuen ulerkortasuna eskertzen dugu.

Amaitzeko, Amasa-Villabonako Udalak eta Olaederra kiroldegiko kudeaketaz arduratzen direnek, jarduera fisikoa egiteko ezinbesteko beharra helarazten dizuegu, are gehiago konfinamendu-egun hauetan, antsietatea hobeto eramaten lagunduko baitigu, baita gure sistema immunologikoa egoera hobean mantentzera ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!