Musika lagunartean egiteko ilusioz sortzen diren talde horietakoa da Bihozkada. 2015 urtean sortzen da taldea Villabonan, Anoeta, eta Tolosaldeko herrietako musikariez osatuz banda.

Taldekide batzuk musika abentura ezberdinetan ibili badira ere, hasiberrien grinaz eman dituzte lehen pausoak. Musikalki pop rock giroetan dabilen banda da honakoa: Musikalki melodia gozoak lantzen dituzte, gitarra akorde gozo eta ahots leunaz. Kantuetan une gogorragoak badiren arren, pop-rock melodiak nagusi dira taldean.

2016 urtean atera zen taldearen lehen erreferentzia, sei kantuz osaturiko maketa txikia. Aurkezpen txartel bezala balio izan zien eta zuzeneko emanaldiak eskaintzeko parada izan zuten eskualdean. Bi urte geroago, 2019ko azaroan, "Zure aurrean" lana kaleratu berri dute, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza. Hasieratik gaurdaino gora egin duen taldea izan da, entsegu bakoitza baliatuz horretako. Musika tresnak hobeto menderatzen dituzte egun, eta musikalki hastapenetako giroak mantentzen diren arren, musika territorio berrietara bidaiatu dute, musika tresna berriak gehituz taldera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!