Amavi Erronka

'Amavi Erronka' ekimenaren hamargarrena: mugi jolasak

Aiurri 2020ko api. 17a, 08:24

'Amavi Erronka' ekimenaren hamargarren egitekoa mugi jolasak izango dira. Etxean, mugimenduzko jolasetan ari direla argazkia atera, eta amavierronka@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da, haien izen-abizenekin batera.

Aukera ezberdinak:

  • Objektuak hankekin hartzea.
  • Objektua hankekin buruaren aldean dagoen kuboan sartzea.
  • Makil bat alde batera eta bestera mugitu, haurrak gainetik salto egin ahal izateko.
  • Ohe edo sofa gainean salto egin.
  • Oztopoekin ibilbidea osatu.
  • Egongelako edota beste gelaren bateko altzariak alboratu, eta ahalik eta espazio libre gehien utzi, haurra bertan askatasunez mugitu ahal izateko.
  • Etxean altuera batetik salto egiteko aukera ematen duen egiturarik baduzue, zuen seme-alabari bertatik salto egiten utzi.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!