Omenaldia Larreako auzotarrei

Aiurri 2020ko mai. 25a, 12:07

Azken asteburuetan Larreako auzotarrek auzoa bizirik eta girotuta mantentzeko ahalegin berezia egin dute euskal jaia, mozorro eguna edota musika emanaldiak antolatuz. Joxean Altuna, Laura Santos, Aitor Landa eta Olatz Ugartemendia aritu dira langintza horretan, eta auzotarrek eskertu egin nahi izan diete egin duten ahalegina.

Atzo arratsaldean kalejira antolatu zuten Larreako bizilagunek, eta aurreskua dantzatu zieten azken asteburuak alaitzeaz arduratu diren auzotarrei, eskerrak eman nahian. Musika eta dantzaz gain, opariak ere banatu zizkieten. Auzotarren arteko elkarlana eta esker ona nagusitu dira azken asteotan, herriz herri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!