“Eskatutakoa eraman diegu: janaria eta botikak"

Ainhoa Arozena 2020ko mai. 31a, 09:43
Beñat Iguaran, janaria etxeetara banatzen. © Julen Yarza

Erosketak egin eta janaria nahiz bestelako beharrezko gaiak hainbat etxetara eramaten aritu da Beñat Iguaran.

Amasa-Villabonako Udalak abian jarritako boluntario taldearen baitan lanean aritu da amasarra ere, haien deiari erantzunez. “Konfinamenduaren lehen asteetan Amasako hainbat baserri eta etxetara eraman ditut aurrez eginiko erosketak, bai nik eta baita beste boluntario batzuek ere. Eskatzen zigutena eramaten genien: janaria edo botikako gaiak, batez ere”. Erantzun ona jaso dute eskatzaileen aldetik, eta eskertuta sentitu dira. Pertsona helduek egin dute eskaera nagusiki, 70 urtetik gorakoek. BeÒat bera gustura sentitu da boluntario lana betetzerakoan, “astean bitan kalera jaitsi eta niretzat erosketak egin behar nituenean, besteentzat ere egitea ez zitzaidan batere kostatzen. Haientzat ere lagungarri zenez, denok gustura”, adierazi du.

 

Erreportajea osorik, maiatzaren 29 eta 30ean harpidedunen artean banatu den 562 Aiurri hamaboskarian 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!