Pentsiodunen manifestazioa ospatu da eguerdian

Aiurri 2020ko eka. 15a, 12:49

Pentsiodunek berriro ekin diote gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatzeko protestei. 'Pentsio publiko duinak' lemapean ibili dira herritik zehar.

Berdura plazan hasi dute protesta eta Kale Nagusitik barrera Kale Berritik jarraitu dute mainfestazioa. Santiago egoitzan egin dute geldialdia, langileei eskerrik beroenak luzatzeko, eta baita, bertako egoiliarrekin bat egiten dutela adierazteko ere: "Santiago egoitzako langileei gure elkartasun osoa eta elkar esker beroa adierazi nahi dizuegu egiten ari zareten lanagatik. Bigarrenik, hemen bertan zaudeten herritarrak, helduak, emakumezkoak eta gizonezkoak jakin dezazuela ez zaudetela bakarrik. Zuekin hemen gauden guztiok bat egiten dugu eta hori beti kontutan eduki; gure babes osoa duzue". Malkar plazan eman diote amaiera manifestazioari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!