Euskara ikasleek dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik

Aiurri 2020ko eka. 22a, 15:58

Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten egon diren herritarrentzat, dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki dela jakinarazi du Amasa-Villabonako udaletxeko euskara sailak.

Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera, zuretzat@villabona.eus  helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkez dezake. Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 6, astelehena, izango da. Baldintzak betetzen dituztenei, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1-C2 maila egin dutenei, %75a.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!