Traste zaharren bilketaren erabilera desegokia

Aiurri 2020ko eka. 26a, 16:21

Azken aste hauetan Villabonako traste zaharren bilketa zerbitzuaren erabilera okerrera egin duela sumatu dute, eta Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlenean, ondorengo oharra oharra igorri dute Amasa-Villabonako Udaletik.

Jendearen jokaera arduragabeengatik traste zaharrak ez diren hondakinak edozein egun eta edozein modutan utzita topatu ditugu kalean horrek dakartzan ondorioekin; kaleak zikinak daude eta arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak topatu daitezke kalean. 

Horregatik ohar hau erabili nahi dugu herritarrei traste zaharren bilketaren erabilera egokia zein den gogorarazteko.  

Villabonan traste zaharrak ateratzeko eguna asteazkenetan izaten da, erabiltzaileek hondakin handiak edukiontzien ondoan utzi behar dituzte gaueko 20:00etatik 22:00etara. Oso garrantzitsua da ordutegiak eta egunak errespetatzea bilketa puntuak edota kalea garbi mantentzeko. Aldez aurretik eskaera Tolosaldeko mankomunitatera deituz (943 67 62 16) edo web orriko eskaera orria betez egin behar da (www.tolosaldekomankomunitatea.eus). 

Traste zaharren bilketan honako hondakin hauek atera daitezke:

  • Altzariak
  • Koltxoiak
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak, etab.)
  • Linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.)

Honako hondakinak EZ dira traste zaharren bilketan jasotzen eta zuzenean garbigunera eraman behar dira bertan egoki kudeatu ahal izateko:

  • Obra-hondakinak
  • Neumatikoak
  • Pintura poteak
  • Hondakin arriskutsuak

Aipatu dugun bezala, traste zaharrak ez diren hondakinak eta kaleko edukiontzi bidez jaso ezin direnak, Tolosako edo Andoaingo garbiguneetara eraman behar dira honako ordutegian:

  • SAN BLAS GARBIGUNEA: Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 / 15:00-17:30. Larunbatak 09:00-13:30.
  • ANDOAINGO GARBIGUNEA: Astelehenetik ostiralera 09:00-12:3 /16:00-19:00. Larunbatak 09:00-13:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!