Izan bidea ekimenaren baitan, preso eta iheslariak gogoan

Ainhoa Arozena 2020ko eka. 26a, 21:02

'Izan bidea, ibiltarien sarea' ekimenaren baitan, lehen ekintza publikoa egin da gaur iluntzean Amasa-Villabonan. Hain zuzen ere, preso eta iheslarien eskubideen alde, herritar ugarik hartu du parte Euskal Herri mailan osatu nahi den 3.000.000 kilometroko ibilbide sinbolikoaren lehen zatia osatuz.

Berdura plazan hasita, herria zeharkatuz, kilometro eta erdiko bidea osatu dute parte hartzaileek Villabonako kaleetan. Malkar plazan amaitu dute ibilaldia.

'Izan bidea, ibiltarien sarea' Sarek abian jarri duen dinamika da. Dinamikaren helburua, preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea da. Aurrerago, erronka honen baitan, bizikletan, mendiz mendi, soka-saltoan edo dantzan parte hartzeko aukera izango dela gogoratu dute ekimenaren bultzatzaileek. Eta herritarrak animatu dituzte bat egitera, "animatu eta izan bidea! Preso eta iheslariak etxean nahi ditugu", adieraziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!