'Sardina bakalau' kale antzerkiarekin emango zaio hasiera uztaileko kultur egitarauari

Aiurri 2020ko uzt. 2a, 13:33

Gaur osteguna, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera atzo aurkeztutako uztaileko kultur egitarau bereziari. Anita Maravillas taldearen 'Sardina Bakalau' haurrentzako kale antzerkia eskainiko da, eguraldiak hala baldintzatuta, Txermingo ikastola azpian.

Titiriteroak: Miren Larrea, Valentina Raposo eta Ion Chavez.

Musikariak / Interpreteak: David Rodriguez, Eire Larrea eta Iñaki Etxarri.

"Sardina Bakalauk portuan lan egiten zuten edo duten emakumeak, saregileak, arrain-saltzaileak... ezagutzera gonbidatzen gaitu. Konpainiak tailerrean hiru pertsonaia eraiki ditu, agian ahaztuta dauden lanbide batzuk erakusteko. Ezagutu eta ospatzeko asmoz. Trikitiaren eta panderoaren musikarekin batera, kaleak eta bihotzak dantzatu eta alaituko dituzte. adineko emakume hauek umore ona eta dantza adin guztietarako egokiak direla gogoraziko digute".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!