Peppermint Quartet taldearen kontzertua larunbatean, Iturrigoxo tabernan

Aiurri 2020ko uzt. 10a, 16:00

Peppermint Quartet taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Amasako Iturrigoxo tabernan 19:30ean. 

Ixak Oiartzabal (saxoa eta perkusioa), Aitor Pavon (gitarra), Gorka Azpiroz (baxua) eta Javi Morcillok (bateria) osatzen dute Peppermint Quartet. Donostian jaio zen taldea, eta musika estilo ezberdinak jotzen dituzte: Funk, Reggae, Bossa, Jazz, Blues...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!