Santio Txapelketa 2020

Arratsaldean jokatuko da Santio Txapelketako finala

Aiurri 2020ko uzt. 11a, 10:00
Urbieta II-Ormazabal eta Elola-Etxeberria ariko dira finalean.

Urbieta II-Ormazabal eta Elola-Etxeberria bikoteen aurtean ospatuko da Santio Txapelketako finala, Bearzana pilotalekuan. Lehenik, lagunarteko gazteen eskuz binakako partida jokatuko da Behar Zana elkarteko pilotarien artean, hain zuzen, Aburuza-Iraola eta E. Aranburu-Jauregi bikoteen artean, 18:00etan.

Sarrera doakoa izango da, eta aforoa 140 lagunetara mugatu da. Kopuru horretara iristean ezingo da jende gehiago sartu. Gainerakoan, derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera, eta antolakuntzak ezarritako osasun eta higiene arauak bete beharko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!