Santioak 2020

50 urte beranduago, 'Ezkontza' konpartsa irten zen kalera

Aiurri 2020ko uzt. 26a, 10:00

1969. urtean herriko 16-18 urteko mutil kuadrilla batek 'Ezkontza' konpartsa sortu zuen. 25 urte beranduago, 1995ean, bi pertsonaia berri batu zituzten konpartsara, hala nola apaiza eta aguazila. Eta iaz, 50 urte beranduago, urrezko ezteiak ospatu zituen 'Ezkontza' konpartsak. Giro ona, barreak eta, batez ere, emozioa izan ziren nagusi iazko uztailaren 26an. Herritar ugarik erraz ahaztuko ez duten eguna izan zen.

Argazki galerian, iazko argazkiak errekuperatu ditugu egunaz gogoratzeko. Azpian, berriz, bideoa eta antolatzaileei egindako elkarrizketa daude gehigarri gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!