Habi musika taldearen kontzertua, Erreboteko plazan

Aiurri 2020ko uzt. 23a, 09:15

Jon Ander Artola eta Yeray Gascon billabonatarrek osatzen duten Habi taldeak kontzertua eskainiko du Erreboteko plazan gaur osteguna, uztailak 23, iluntzeko 20:00etan hasita. Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak antolatutako ekimena da, uztaileko kultur programazio bereziaren baitan. 

Berdura plazatik sartu beharko da kontzertua eskainiko den Errebote plazako eremura.

Osatu berri duten bigarren diskoko kantuak ere plazaratuko dituzte emanaldian zehar. Besteak beste, ondoko bideoan ageri den disko berriko Harri singlea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!