Santioak 2020

Santio jairik gabeko urtea izango da 2020a

Aiurri 2020ko uzt. 24a, 12:00

Uztailean zehar antzerkizlanak, zinema kalean eta kontzertuak eskainiko dira herriko gune ezberdinetan, Villabonako Udalak antolatuta. Gainontzean, herriko elkarte ezberdinak antolatzekoak zirenkibertan behera geratu dira, COVID-19ak eragindako egoeragatik.

Uztailaren 24a iristeko zain egoten dira billabonatarrak Santio jaiei hasiera emateko. Aurtengoan, jairik ez, baina hamaika ekimen antolatu du Amasa-Villabnako Udalak uztailean zehar. Herriko plaza izango da ekimen horien eszenatoki gehienetan, hala nola filmak eskaintzerakoan, kale antzerkietan edota kontzertuetan.

Onddo Gazte Asanblada

Uztailaren 24an ziren txupinazoa jaurtitzekoak Onddo Gazte Asanbladako kideak. COVID-19agatik egun bizitzen ari garen egoerak, ordea, bertan behera utzi du prestatuta zuten egitarraua uztaialren 24rako eta 30erako.

Gaztetxetik adierazi dutenez, "arduraz jokatzea dagokigu, bai guri eta bai herritar guztiei. Jaiak antolatu nahi eta ezin. Zazpi eguneko egitaraua izatetik bi egunera murriztu zitzaigun; baina egungo egoera onera ez doala ikusita, egokiena ekintza guztiak bertan behera uzatea dela erabaki dugu".

Uztailaren 30ean gazte eguna ospatzeko asmoa zuten. Bazkarirk ez da izango, baina kalera mozorrotuta irteteko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Mozorroaren gaia librea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!