Arroa plazako aire libreko zinema

Aiurri 2020ko uzt. 25a, 09:17

Amasa-Villabonako kultur sailak antolatutako uztaileko kultur ekitaldien artean, aire libreko zinemaren txanda izan zen atzokoan, azken ostiraletan bezalaxe. Zine-areto bilakatu zen Arroako plaza. Zinema kalean ekimenaren baitan, Ballerina filmaz gozatu zuen atzo arratsaldean haur, gaztetxo eta heldu ugarik.

Uztaila amaitu aurretik, beste bi film ikusteko aukera izango da Erreboteko plazan:

Uztailak 26, igandea

Luis eta estralurtarrak

Erreboteko plaza / Eguraldi txarrarekin Txermingo ikastola azpia. 19:00.

uztailak 31, ostirala

Lo dejo cuando quiera (16+).

Erreboteko plaza / Eguraldi txarrarekin Txermingo ikastola azpia. 22:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!