Onki Xin taldeak kontzertua eskaini du Errebote plazan

Aiurri 2020ko uzt. 30a, 22:06

20:00etan pixkanaka jendea hurbiltzen joan da Errebote plazara Onki Xin taldearen kontzertua ikustera. 'After-egon' diska berriko kantuak jo dituzte, eta kontzertuan Remi Ayestarani kantu bat eskaini diote. Izan ere, bihar, uztailak 31n, hamaika urte beteko dira Remi hil zela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!