Koronabirusa

Villabonako osasun-etxeko langileen gutuna

Aiurri 2020ko abu. 18a, 16:22

Pasa den ostiralean Koldo Aso medikuari eginiko elkarrizketaren harira, ondorengo gutuna sinatu dute Villabonako osasun-etxeko 26 langilek:

Osasun-zentroko lankide ohi batek Aiurrin argitaraturako artikuluan egindako aipamenen aurrean, osasun-zentro horretako langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen baita, honako zehaztapen hauek egin nahi ditugu:

  • Gripea ez den gaixotasun bati aurre egin behar izan diogu, eta ezin dugu hutsaldu. 2020ko martxoaren 15etik apirilaren 15era 1.529 pertsonari egin genien jarraipena. Hilabete horretan, guztira 374 pertsona izan genituen gaixotasuna baieztatuta edo gaixotasun-susmo handia zutenak. Zoritxarrez, 17 pertsona hil ziren koronabirusaren ondorioz. Urte asko daramatzagu gripearekin lanean, eta inoiz ez dugu ikusi hilgarritasun eta kutsagarritasun hori. Horrek esan nahi du garbiketa, administrazio eta osasun langileek osasun-zentroan lan egiten dugun guztiok, erabateko inplikazioarekin eta profesionaltasunarekin  lan egiten dugula.
  • Osakidetzak pandemian zehar jarduteko estrategia hauxe izan da: asteko edozein egunetan telefono bidezko irisgarritasuna mugarik gabe ahalbidetzea eta profesional batek osasun-eskaria baloratu ondoren, pazienteak zer premia mota behar duen erabakitzea, bisita presentzialak eta etxez etxekoak mantenduz bisita horiek beharrezkoak zirenean, inoiz ere ez diogu utzi herritarrek arreta emateari.
  • Hilabete hauetan guztietan beren etxeetan hil diren pertsonak, ama-gurasoak izan direnak, istripua izan dutenak edo arreta behar dutenak artatzen jarraitu dugu. Inoiz ez diogu utzi herritarrei arreta emateari, eta aurrez aurreko eta etxeko bisitei eutsi diegu, beharrezkoak zirenean.
  • Jakin badakigu jarduera guztiek dituztela hobetzeko puntuak, eta horrela jarraituko dugu lanean. Gure osasun-zentroan oso egun zailak izan genituen, pertsona asko gaixorik zeuden eta zoritxarrez hil egin ziren. Horren ondorioz, oso azkar egokitu ginen gaixotasun ezezagun batera.
  • Lerro hauen bidez baliatu naho ditugu maskara erabiltzearen garrantzia gogorarazteko, distantzia sozialari eusteko eta eskuak garbitzeko. Neurri horiek erakutsi dute koronabirusa eta gripea transmititzeko arriskua murrizten dutela. Hori dela eta, gripearen hurrengo kanpainan txertoa jartzera animatu nahi zaituztegu.
  • Ez dugu ahaztu nahi eta eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei une zail hauetan izan duten portaera eta erantzunengatik eta, horren aurrean, ez dugu zalantzarik guztion artean aurrera egingo dugula.

Azkenik, hurrengo sinatzaileok ez dugu interes-gatazkarik aurkeztu, eta konpromiso bakarra dugu osasun publikoarekin.

Sinadurak: Villabonako Osasun Zentru Publikoko langileak:

  • ANE AYESTARAN OLANO.
  • CARLOS BRETOS PATERNAIN.
  • PABLO DAZA ASUMENDI.
  • IÑIGO ECHARRI RAMOS.
  • PILAR ECHAVARRI PEREZ.
  • AMAIA ELIZONDO RUA.
  • LOURDES IRAZU IRAOLA.
  • IRENE IRURZUN SORARRAIN.
  • IRATI IZA ARNAIZ.
  • BEATRIZ JAUREGI IBARROLABU.
  • CARMEN FERRO MONTIU.
  • RAKEL FONSECA SAN MARTIN.
  • EDURNE GALARRAGA GARMENDIA.
  • IZASKUN GONZALEZ AMONDARAIN.
  • ESTEFANIA HUALDE UNZUE.
  • PILI HERNANDEZ ARAGON.
  • AINHOA IGERATEGI LIZARRIBAR.
  • CARMEN LIZASO SOROZABAL.
  • ROSA OTEGI MENDIZABAL.
  • MARIA JESUS PENEDO PENEDO.
  • JOSE LUIS RUESGAS PEREZ DE ARRILUCEA.
  • ANA TADEO MUJICA.
  • VITORIO TAPIZ IBAÑEZ.
  • KORO UGARTEMENDIA ECEIZABARRENA.
  • AINHOA VICARIO GAMBOA.
  • MIREN ZUBILLAGA IDARRETA.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!