Tolosaldeko Helduen Eskolan izena emateko epea irailaren 2an zabalduko da

Aiurri 2020ko abu. 26a, 09:37

18 urtetik aurrerako ikasleei zuzenduta, eskaintza zabalarekin dator 2020-2021 ikasturtean ere Helduen Eskola. Irailaren 2tik aurrera zabalduko da izena emateko epea. Tolosaldean, Amasa-Villabonan (Erreboteko plaza) nahiz Tolosan (Izaskun auzoa) eskaintzen dira eskolak.

Aukerak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulu ofiziala.
  • Lehen Hezkuntza. Oinarrizko ezagueretan sakontzea.
  • Ikastaroak: Euskara, Etorkinentzako gaztelania, Memoria lantzeko teknikak, Ingelesa, Geografia, Historia.
  • 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitate eta Goi mailako Lanbide Heziketarako sarbide probak.
  • Kultur ekintzak.

Kontsulta taldeak eta egutegiak: 012648aa@hezkuntza.net / www.cepatolosaldeahhi.hezkuntza.net

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!