Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik dago

Aiurri 2020ko ira. 1a, 10:36

Matrikulatzeko epea irailaren 1etik 17ra izango da. Amasa-Villabonako Udaletik euskara ikasteko urratsa emateko deia zabaldu dute, "gure hizkuntza ezagutu edo hizkuntzaren ezagupena hobetu nahi duten herritar guztiei". Horretarako, dirulaguntzak emango ditu.

Euskaltegien eskaintza ondorengoa da, ordutegi eta maila ezberdinen arabera:

  • A1-A2 mailak: 9:30-11:30, astelehenetik ostegunera (astean 8 ordu).
  • B2-C1 mailak: 9:00-11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 7,5 ordu).
  • AISA ikastaroak: 9:30- 11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 6 ordu).
  • Autoikaskuntza ikastaroak.

Euskara ikasteko dirulaguntzak
Amasa-Villabonako Udalak dirulaguntzak emango ditu ikastaro bukaeran. B2 mailara arte, matrikularen balioaren %100a jaso dezakete eta hortik aurrerako mailetan matrikularen %75a. Horretarako honako baldintzak bete behar dira:

  • Amasa-Villabonan erroldatua egotea.
  • Gutxienez, ikastaroan %85eko asistentzia izatea.
  • Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez.
  • Matrikula ordainduta izatea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!