2020/09/18 - 2020/10/02 19:00

Erakusketa

Seve Iglesiasen pintura erakusketa

Seve Iglesiasen pintura erakusketa
Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da.

Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara.
  • Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!