2020/09/20 13:00

Dantza

'Basoa' dantza ikuskizuna

'Basoa' dantza ikuskizuna
Errebote plaza, Amasa-Villabona

Dantzaz konpainiak 'Basoa' izeneko ikuskizuna eskainiko du Villabonako Errebote plazan. Ikuskizuna irailaren 20an izango da, 13:00etan. Sarrera doakoa da.

  • Koreografia: Josu Mujika.
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testua: Xabier Sukia.

Azalpena
Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edo beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztu nahi duen basoa. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua... Gurs, hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta pobreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuta dauden milaka pertsona errefuxiaturen erakusleiho. Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!