Zenbait berri eta argibide, kultur denboraldiari lotuta

Aiurri 2020ko ira. 7a, 11:39

Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailetik zenbait berri eta argibide igorri dute irailean zehar hastera doan kultur denboraldi berriari lotuta:

Kultur ikastaroak

Villabonako Udaleko Kultura Saila ondo aztertzen ari da kultur ikastaroen eskaintza eta ikastaroak segurtasunez emateko baldintzak. Hori dela eta, ikastaroetako matrikulazioa eta ikasturtearen hasiera atzeratu egingo da. Dena den, irailean zehar izango duzue ikastaro eskaintzaren berri.

Zinema bonoak

Apirilaren 30ean iraungitzen ziren zinema bonoak abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira, martxoaren erdialditik film emanaldirik ez baita izan.

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak

Lanean ari gara zinema eta ikuskizunetarako sarrerak modu telematikoan (Gureako leihatilan eta online) erosteko aukera ahalik eta lasterren izan dadin. Horrek, gainera, sarrera zenbakituak erosteko aukera emango luke, eta horrek ilarak gutxitu eta denon segurtasuna areagotuko luke. Momentuz, irailean dauden antzezlanetarako sarrerak betiko moduan eros daitezke (Gureako leihatilan eta Amasa kafetegian eta Basajaun liburudendan), baina, esan bezala, espero dugu aurki sarrerak modu telematikoan erosi ahal izatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!