Pentsiodunak kalera atera dira gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatzera

Aiurri 2020ko ira. 7a, 15:36

Eguerdian elkartu dira pentsiodunak Berdura plazan gutxieneko 1.080 euroko pentsioak eskatzeko. Hurrengo manifestazioa irailaren 21erako deitu dute Villabonan.

Beste behin, Berdura plazatik abiatu da pentsiodunen manifestazioa. Alde zaharretik barrena Kale Berritik zehar iritsi dira Malkar plazara pentsioak gutxienez 1.080 eurokoak izateko eskatuz. Pankartan 'Pentsio publiko duinak' lema idatzirik egin dute manifestazioa.

Hurrengo astelehenean, irailak 14, Tolosan dutela hitzordua pentsiodunek gogorarazi dute eta hemendik bi aste barru berriro ere Villabonan izango dela manifestazioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!