Pentsio duinak aldarrikatu dituzte beste behin

Ainhoa Arozena 2020ko ira. 21a, 13:30

Gaur, astelehena, bi astez behin Villabonako kaleetan barrena egin ohi duten bezala, gutxieneko 1.080 euroko pentsioak eskatzeko aldarria egin dute kalez kale Tolosaldeko pentsiodunek.

Malkar plazan amaitu dute Berdura plazatik abiatu eta Kale Nagusia nahiz Berria igaro ondorengo bidea. Bertan, gogoan izan dituzte joan zen ostiralean elkarretaratzeak egin zituzten osasun zentroetako langileak ere. "Bultzada eman nahi diegu", adierazi eta txalo eginez eman diote amaiera elkarretaratzeari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!