EAJk batzokiaren aurkako beste eraso bat salatu du

Aiurri 2020ko ira. 26a, 11:54

Villabona-Zizurkilgo EAJren Udal batzarrak irmoki salatu ditu haien egoitzan agertu diren pintada berriak. "Eraso berri honek, gizarte-giro txarra sortzeaz gain, bizitza politiko normalizatua garatzeko eskubide demokratikoari egiten dio kalte", adierazi dute. Ondorengo idatzia igorri dute:

"Ekintza honek erantzule bakarra du: oraindik ere konfrontazio eskemetan ainguratuta dagoen ezker abertzalea; egileek, berriz, “faxista” hutsak direla jakin dezaten.

Zoritxarrez, ekintza honek badu denboran  kointzidentzia garbi bat (eta politikan kasualitateak ez dira existitzen): Arkaitz Rodriguez, EH Bilduko legebiltzarkidearen adierazpen erabat deitoragarriak, esanez ETAren delituak ezin direla beste batzuekin alderatu, presoek 'ez baitute gaitzespen sozial maila berdina' (dirudienez, hilketak ez dira kontuan hartzen).

EAJren ustez, odol delituak alde batera uztea eta egoitza politikoen aurka egiten jarraitzea dira adiskidetzeko guneak lortzeko biderik okerrena: Guk, ezker abertzalearen intolerantziaz nazkatuta, lanean jarraituko dugu, beti bezala, gure herrian bizikidetza sozial hobea eraikitzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!