'Koloreak' du izena Habiren diska berriak

Aiurri 2020ko urr. 20a, 12:02
Habiren bigarren lana biniloan ere eskuratu daiteke. Argazkia: Habi musika taldea.

Habi musika talde billabonatarrak 'Koloreak' izena eman dio bere bigarren lanari. Diskaren azala taldea osatzen duten Yeray Gasconek eta Jon Ander Artolak diseinatu dute. Azaroa amaierarako diska salgai egongo dela iragarri du taldeak sare sozialetan. Biniloan ere eskuragarri egongo da.

Elkar estudioan grabatu zituzten ekainean diska osatzen duten zortzi kantuak, Victor Sanchez soinu teknikariaren gidaritzapean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!