Euskadiko Banakako eta Taldekako txapelketan izan da Danok Danena

Aiurri 2020ko aza. 6a, 12:43

Taldekako txapelketan, gizonezkoetan Danok Danena txapeldun izan zen eta emakumezkoetan, berriz, bigarren.

Euskadiko Banakako eta Taldekako emakumezko eta gizonezkoen txapelketa urriaren 31n izan zen, Gasteizen. Danok Danena halterofilia taldeak bertan hartu zuen parte, eta honakoak lortutako emaitzak:

Emakumezkoak

  • 49 kilo kategoria - Naiara Madrid - Txapelduna
  • 64 kilo kategoria - Ana Zubiarrain - Bigarren 
  • 71 kilo kategorian - Alazne Gómez - Txapelduna

Aipatzekoak dira Naiara Madrid pulsulariak ezarri zituen Euskadiko lau errekor berriak: bi denbora modalitatean 68 - 70 kilo eta total olinpikoan 118 -120 kilo. 

Gizonezkoak

  • 61 kilo kategoria - Jon Kepa Cortajarena  - Bigarren 
  • 67kilo kategoria - Ekaitz Cortajarena - Txapelduna / Andres Rubiños - Bigarren
  • 73 kilo kategoria - Pablo Ucero - Hirugarren
  • 81 kilo kategoria - Mikel Alvarez - Txapelduna
  • 89 kilo kategoria - Jon Rodriguez - Bigarren
  • 96 kilo kategoria - Gorka Endjilo - Bigarren
  • 102 kilo kategoria - Aitor Tecedor - Txapelduna   

Gizonezkoetan kategoria guztietan txapelduna Mikel Alvarez izan zen, eta hirugarren Ekaitz Cortajarena. Emakumezkoetan, berriz, Naiara Madrid bigarren eta Alazne Gómez hirugarren. 

(Argazkiak: Danok Danena halterofillia)  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!