Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da

Aiurri 2020ko aza. 7a, 13:15
Iazko Antton Pebet memorialeko finaleko argazkia.

Abenduaren 4an hasi eta finala abenduaren 27an zen jokatzekoa. Behar Zana elkartetik adierazi dute bertan behera geratu dela IX. Antton Pebet memoriala Covid19a dela eta.

Eskerrak eman nahi izan dizkie urte guztietan bidelagun izan dituzten babesleei, pilotariei eta pilotazaleei: "Zuei esker egin da Anttonen txapelketa handi eta erreferente pilota munduan. 2009an hasi zen bidearekin jarraituko dugu 2021ean. Pilotalekuetan ikusiko gara".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!