2020A25

Indarkeria matxista salatu dute Zubimusu zubian

Sara Medrano 2020ko aza. 25a, 21:50

Emakumeek jasaten duten indarkeria salatu nahi izan dute herritarrek, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean.

Aiztondoko Mugimendu feministak antolatuta,  Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean elkarretaratzea egin dute Zubimusu zubian. Bi zubiak morez argiztatu dituzte hainbat herritarrek eta txalo artean amaitu dute hitzordua. Amaieran, ozen oihukatu dute indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa saretzen jarraitu behar dugula. Gora borroka feminista! 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!