Ostalariak auto karabanan irtengo dira protesta egitera larunbatean

Aiurri 2021ko urt. 15a, 14:29

Eguerdian abiatuko da Tolosatik ostalariei babesa adierazteko auto karabana larunbatean. Andoainen, berriz, kontzentrazioa egingo dute 13:00etan. Manifestazioa astelehenerako deitu dute Villabonan, 18:00etan.

Hauxe da ostalariek zabaldutako oharra:

S.O.S.talaritza
Urtebetez atsekabeak eta sakrifizioak izan ondoren, ustez guztion onerako, fisikoki eta mentalki agortuak, kaltetuak eta gainera, jazarriak eta kriminalizatuak, ikusten dugu gobernuak errezeta berari eusten diola oraindik ere, nahiz eta frogatu den ostalaritza ixtea ez dela irtenbidea.

Orain Villabonan gune gorrian gaude, eta neurria betikoa izan da: ostalaritza ixtea. Ezin dugu gehiago. Baina ez hori bakarrik, irekitzeko aukera ematen digutenean izaten ditugun baldintzak oso nekagarriak dira.

Gipuzkoako beste herri batzuetan bezala, zeinekin harremana dugun billabonatarrok, indarrak batzea erabaki dugu erakundeek entzun gaitzaten hurrengo bileretan eragile aktibo izan gaitezen, gure lanpostuen alde borroka dezagun, eta lan egiten uzten ez badigute, ordain duinak eman diezazkigutela, eta ez limosnak. Eta jakina, diru-sarrerak sortzen uzten ez badigute tasak, zergak, gizarte-aseguruak eta beste gastu finko batzuk gutxienez ez kobratzea.

Horretarako mobilizatzea erabaki dugu.

Larunbatean Tolosaldeko ostalarien auto karabanarekin bat egingo dugu, eta astelehenean 18:00etan manifestazioa egingo dugu 'Sos ostalaritza' lelopean.

Gu laguntzera gonbidatzen zaituztegu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!