Ostalarien autokarabana Villabonatik barrena

Aiurri 2021ko urt. 16a, 12:32

Tolosatik abiatu da ostalarien autokarabana eta Anoetatik barrena iritsi da Villabonara 12:00etan, eliza aldetik. 'SOS ostalaritza' edota 'ostalaritza aurrera' moduko leloak eraman dituzte kotxeetan itsatsita. Zizurkil ere zeharkatu dute, eta berriro Villabonara pasata, Andoainen emango zaio amaiera kontzentrazioarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!