Ostalariak kalera irten dira tabernak irekitzeko eskatzera

Aiurri 2021ko urt. 18a, 19:35

Errebote plazan hasi dute manifestazioa ostalariek, eta herria zeharkatu dute Kale Nagusitik barrena, Kale Berria eta Arroaraino joanez. Errebote plazan eman diote amaiera. Egoerak horrela jarraituz gero, manifestazio gehiago antolatzen jarraituko dutela adierazi dute.

Ostalariek manifestazioaren ostean irakurri duten testua:

"Eskerrik asko ostalaritzari zuen babesa ematera gerturatu zareten guztiei. Pandemiaren kudeaketaren buru egotea ez da ardura makala, eta badakigu; baina zentzuzko neurriak falta direla nabarmena da.

Gorbatadun enpresak babestu eta buzodun milaka autonomi langile baztertuak, kriminalizatuak gaude. Osasuna prioritatea bada, osasuna eduki ahal izateko lan baldintza duinak eskatzen ditugu. 

Pandemiak akabatuko ez gaituen zulo ekonomiko eta moralak jango gaitu. Banku maileguak, alokairuak, zergak, argindarraren igoera... hau ez da justua. Lan egiteko baliabiderik gabe nola egin guztiari aurre?

Hartzen diren neurrietan gure eskaerak mahai gainean egon behar dutelako. Ostalaritza aurrera!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!