Urte zaila izan du Aizkardi Mendizale Elkarteak

Ainhoa Gil 2021ko ots. 7a, 10:31

Ia berrogeita hamahiru urteko esperientzia du Aizkardi Mendizale Elkarteak.

Hainbat ekintza antolatu ohi dute, baina gizarteko beste alor guztiei bezala, koronabirusak bete-betean eragin die. 

2020ko martxoaren 30ean zuten egitekoa eurek antolatutako mendi martxa sonatua, eta hortxe etorri zen lehen kolpea: “Martxa baino hamabost egun lehenago erabaki genuen bertan behera uztea. 

Ardura 

Uztailean egin zuten zerbait antolatzeko bigarren saiakera. “Mendi martxa motza antolatu nahi izan genuen. Momentu hartan talde murriztuetan mendira joateko aukera zabalik zegoen. Izen-ematea zabaldu, eta oso erantzun ona jaso genuen.  Hainbat talde antolatu genituen eta talde bakoitzarekin bi arduradun ziren joatekoak, pilaketarik ez izateko. Data gerturatzen ari zela, ordea,  egoerak okerrera egin zuen, beste behin, eta mendian ibiltzeko baldintzak murriztu zituzten. Berriz ere bertan behera utzi behar izan genuen saiakera”. 

2021eko egutegia

Mendi-irteera asko antolatzen du Aizkardik urtean, baina 2021erako ez dute egutegi berririk prestatu. “2020ko egutegia egin gabe geratu zen, ia osotasunean, eta egoerak mendi-irteerak egiteko aukera emango baligu, iazko egutegi hura jarriko genuke martxan”. 

Bitartean, ostegun iluntzetan elkartzen dira Larrea auzoan duten egoitzan.  Etorkizunari begira, ez zaie irteera eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko gogorik falta. “Egoera orokorrak aginduko du. Egoera hobetzen denean, hemen izango gara”.

 

 

Artikulua osorik, Aiurri hamaboskariaren 576. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!