M8 - 2021

Emakume ahaldundu eta ekintzaileen aldeko ekitaldia

Aiurri 2021ko mar. 17a, 00:00
Oinkari dantza elkarteko kideek parte hartu zuten omenaldi ekitaldian.

"Amasa-Villabonako merkataritzan emakumea nagusi" izenburupean, ekitaldia antolatu zuen Udalak

ERREDAKZIOA AMASA-VILLABONA

Amasa-Villabonako udalarentzat dendariak eta ostalariak "eredu ekonomikoaren adibide bikaina dira, eta Udalak ere eredu hori sustatu nahi du, ekonomiak pertsonak erdigunean jarri behar dituelako, beren gaitasunengatik baloratu behar dituelako". Ildo horretan joan zen martxoaren 5ean emakumezko dendariak eta ostalariak gogoan hartzeko ekitaldia antolatu zuten.

Oihana Iguaranen bertsoa

Nork zaintzen gaitun ohartu gara
konfinamenduan, aurten.
Denda txikitan beste urtetan
ez da ilararik izaten.
Baina beti hor egon zerate
zerbitzu on bat ematen,
dakigulako gaude gaur hemen
eskerrik asko esaten.
Kalean zenek janzten gaituen ta
nork ematen digun jaten.

Emakume ahaldundu eta ekintzaileen aldeko ekitaldia

Beatriz Unzue alkateak balioan jarri zuen tokiko dendarien eta ostalarien lana: "Emakume ahaldundu, ekintzaile, ausart eta borrokalari ugari ditugu gure artean. Egunero-egunero beren kopeteko izerdiarekin negozioak aurrera ateratzen ari zarete, enplegua sortzen duzue, herriko kaleei bizitasuna ematen diezue eta bezeroei gertuko eta kalitatezko arreta eskaintzen diezue. Egun eta garai zailetan ere sekulako egina egiten duzue".

Oinkarik ere parte hartu zuen "Amasa-Villabonako merkataritzan emakumea nagusi" lemapean antolatu zuten ekitaldian. Antonia, Bea, Nerea,  Ana Mari, Domi, Carolina, Ana... dendari bakoitzak oroigarri bana eta poz handia eraman zuen etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!