'Furgobaratza' Amasa-Villabonan izango da, bihar arratsaldean

Aiurri 2021ko mai. 5a, 15:40

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara "Furgobaratza" izango da Amasa-Villabonako baratze parkean. 

Ekimen honek, baratzari buruzko aholkuak ematen ditu. Sortzen diren arazoei erantzuteko, zalantzak argitzeko eta praktika edo modurik egokienak proposatzen ditu. Hala nola, barazkiei eragiten dieten gaixotasun eta izurriteei modu naturalean aurre egiteko proposamenak emango dira bertan. 

Anima zaitezte!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!