Eneko Maiz eta Arkaitz Esnaola txapeldunak eskuz binaka trinketean

Aiurri 2021ko mai. 24a, 09:00
Esnaola eta Maiz garaikurrekin. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Behar Zana pilota elkarteko kideek erakustaldia eman zuten Irurako Ametsa trinketean. Garaipen argia lortu zuten beren palmaresa handitzen jarraitzeko.

Maizek eta Esnaolak lehen mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Irurako trinketean, Eple Errenteriaren aurka. Maila izugarria erakutsi eta Azpiroz-Chiapuso mendean hartu zituzten (40-25). Txapela preziatua Amasa-Villabonara eraman zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!