Pentsiodunen bizikleta martxa Villabonara heldu da

Sara Medrano 2021ko mai. 24a, 17:42

Gaur goizaldean Errenteriatik abiatu da, maiatzaren 24tik 29ra izango den Gipuzkoako Pentsiodunen bizikleta martxa. Goizaldean hainbat herri igaro ostean, Andoainen izan dira 13:00ak inguruan. Ondoren Aiztondon barrena, Asteasu eta Aduna igarota, 17:00ak aldera iritsi dira Villabonara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!