2021/07/29 19:00

Musika

Dupla. Gari Uriarte eta Beñat Oribe: Folklore

Dupla. Gari Uriarte eta Beñat Oribe: Folklore
Errebote plaza, Amasa-Villabona

Gari Uriarte eta Beñat Oribe

Aguraingo bi mutil dira. DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean. Zuzenekoetan, ahotsa eta bateria elektronikaren indarrarekin nahasten dira eta antzerkiaren antzeko ikuskizun bisuala sortzen dute.

uztailak 29, osteguna / 19:00

 

Erreboteko plaza / Gurea antzokia

Kultura Sailak antolatutako ekintza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!