Korrontzi eta Oinkari taldeen emanaldia

Irune Alfonso 2021ko uzt. 25a, 11:36

Emanaldi berezia izan zen bart gauekoa; hamabi urte pasa dira Korrontzi eta Oinkari dantza taldeak elkarlanean hasi zirenetik. 

 

"Kopla zaharrak” eta Korrontziren doinu berriak bateratzen dituen ikuskizuna izan zen. Produktu berria, originala eta ineditoa. Ikuskizunaren muina euskarazko “Kopla zaharrak” da, gehienak Xabier Amurizarena, eta proiektu honetarako espresuki sortutako beste koplak, antzinako kopla zahar tradizionalen ikerketa lanean bildutakoak. Oholtzan, Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kideak bidelagun.   

Parte hartzaileak: Korrontzi, Oinkari, Xabier Amuriza, X.B. Leturia, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze 

Eneko Arteaga, Oinkari dantza taldearen testigantza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!