Besomotza konpartsako kideek "sorpresa" eman zien villabonatarrei

Irune Alfonso 2021ko uzt. 29a, 09:04

Ekitaldi ugari egin ziren atzo arratsaldean, Villabonan. Santio jairik ez egon arren, kultur programazio zabala dute, baina, atzo arratsaldekoa ez zen bertan agertzen. Erraldoiak eta ipotxak ibili ziren Villabonako kaleetatik; "sorpresa" izatea nahi zuten Besomotza konpartsako kideek, herritarrentzat eta haurrentzat opari moduan izateko. Gainera, horrela, ezustean harrapatu eta jende pilaketak saihestu zituzten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!