12.urtez Remi Ayestaran gogoan

Aiurri 2021ko abu. 1a, 08:53

12 urte bete dira Remi Ayestaran billabonatarra hil zela.  Remi gogoan ekimeneko kideek gogoratu dute, bere heriotza: "2009ko uztailaren 31 hartan udal ordezkari gisa lanean ari zela, bihotza leherrarazi zioten".

Hamabi urte igaro ondoren, oraindik azalpenik ez dela eman adiera dute, zehazki, "inork eragindako galeraren ardura beregain hartu gabe". 

Aurtengo urtea gogorra izan dela adierazi du familiak eta Remi gogoan ekimeneko kideek. Remi Ayestaranen Etxeondoko zuhaitza apurtu izanak familiari mina egin diola azaleratuta. Herriaren memoriak garrantzi handia duela eta egun hartan gertatu zena gogoratzen jarraituko dutela aldarrikatu dute, "herriko gazteek Remi nor zen jakin dezaten". 

Mikel Ayestaran, Remi Ayestaran billabonatarraren anaiaren hitzak: 

 

Mikel ayestaran, testigantza

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!