Euria gogotik egin zuen 1983. urteko abuztuan, hamaika tokitan uholdeak eragiteraino. Gertakari hura gogora ekarri nahi izan du twitterreko erabiltzaile batek, garaiko Angel Ruiz de Azuaren argazki batekin.
Antza denez, Villabonako Kale Nagusiko 27. zenbakian dago kokatuta irudia, eta Quique Balerdi da bertan ageri den gaztea. Aiurrik egungo eta garaiko argazkien alderaketa egin du.