Enrique Abril Errebote txapelketari ekingo zaio asteburuan

Aiurri 2021ko ira. 1a, 09:54

2021-2022 denboraldiarekin batera Enrique Abril errebote lehiaketa hasiko da asteburuan. 

Aurtengoan hiru taldek eman dute izena, horietatik hiru gipuzkoarrak: Villabonako Behar Zanak, Oiartzungo Txostek, eta Zubietak. Maila ona erakutsiz gero, urriaren 3an izango da finala, Oiartzunen. Amasa-Villabona A multzoan egongo da, Zubieta eta Zaharrer Segi (Nafarroa Behera) taldeekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!