2021/09/17 19:30
Juan Luis Perez Mitxelenak ‘Petti’ izenez aurkezten du bere burua musikaren
munduan. Duela 21 urte atera zuen bere lehen diskoa, eta ‘Manipulazio estra-
tegiak’ hamahirugarrena du. Bide horretan, estilo ugari landu ditu, eta nortasun
handiko kantutegia osatu du. Bere ezaugarri bereizgarriak erraietatik sortzen
zaion ahotsa eta gitarra jotzeko trebezia dira.
Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiek-
tuak. Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen
estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin,
alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.