2021/10/01 19:30

Dupla, kontzertua

Dupla, kontzertua
Amasa-Villabona

Aguraingo bi mutil dira. DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean. Zuzenekoetan, ahotsa eta bateria elektronikaren indarrarekin nahasten dira eta antzerkiaren antzeko ikuskizun bisuala sortzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!