Hasi dira 2021ko Amasako San Martin jaiak

Irune Alfonso 2021ko aza. 9a, 20:44

Txupinazoarekin hasi dira 2021ko Amasako San Martiñak. Martina sorginaren jaitsierarekin eta Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeari esker, jaiei hasiera eman zaie giro hotza berotuz. Bihar egun handia izango da herritarrentzat, gazte eguna edo  amasarrentzat oilasko joko eguna dena ospatuko baita.  

 

 

Azaroak 10, asteazkena. Oilasko joko eguna. 06:00 Gazteen gosariaAmasa kafetegian, trikitilariak.
14:30 Gazteen bazkaria.  Uxo-Toki elkartean.
17:00 Soka-dantza eta aurreskua plazan.
21:00 Gazteen afaria  Iturri-goxo jatetxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!