Oilasko joko eguna Amasan

Irune Alfonso 2021ko aza. 11a, 07:40

Gazte eguna edo amasarrek dioten moduan, Oilasko joko eguna izan da gaurkoan. Goizean-goizetik gosari eta ibilaldi ederrarekin hasi dira, trikitilariekin dantzez josia. Ondoren, bazkari goxo batekin hasi dute arratsaldea, eta giroak jarraitzeko soka dantza dantzatu dute. Herritar askok parte hartu dute bertan eta giro itzela nabaritu da. Eguna borobiltzeko afariarekin amaituko dute. 

<div class="embed-responsive embed-responsive-16by9"><iframe class="embed-responsive-item" src="https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/57796/embed" allowfullscreen="allowfullscreen"></iframe></div>

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!