Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea, padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa erikitzearen proiektua jarriko dute martxan

Aiurri 2021ko aza. 28a, 18:57

Amaitu da Amasa-Villabonako udaleko herritarren paratehartze prozesua, eta Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea, padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa erikitzearen proiektua atera da garailea 12221 punturekin. 

Udala oso pozik agertu da lortutako parte hartzearekin, guztira, 1033 pertsona izan dira euren bozka eman dutenak, 16 urtetik gorako erroldatuen %20a hain zuzen. Herri galdeketan intzidentzia aipagarririk ez dela izan azaldu dute, gainera,  telematikoki bozkatzeko sistemak behar bezala funtzionatu duela eta bozketa presentziala ere espero bezala garatu dela azpimarratu dute. 

Emaitzak hurrengoak izan dira: 

  1. Olaederra kiroldegiko bolatokia estaltzea, padel pistak eta erabilera anitzeko espazioa erikitzea:1221puntu
  2. Txermingo aparkalekua eraberritzea eta inguruaren urbanizazioa:1079 puntua
  3. Skate park-a Olaederra Kiroldegiaren inguruan: 909 puntu
  4. Maiatzaren lehena plaza ondoko haur-parkea estaltzea: 545 puntu
  5. "Bike park" edo bizikletan aritzeko gune zabala sortzea Otsabin: 457 puntu
  6. Txermin auzoko 19, 21, 23, 25 zenbakien atzealdeko kalea (Zubimusu Ikastolaren alboko kalea) oinezkoentzat jartzea: 431 puntu
  7. Etxeondo auzoko plazaren zoladura konpontzea: 295 puntu:
  8. Parke megalitikoa egitea Komizarko naturgunean:219 puntu
  9. Parke bio-osasungarria Kale Nagusiaren hasierako pasealekuan:186 puntu
  10. Kalistenia parkea jartzea Otsabiko parkearen alboan:175 puntu
  11. Erreboteko plazaren arkupeetan eta bere inguruan panel berriak jartzea (Errebotearen historiari buruzkoak): 71 puntu

2022.urtean beraz, lehenengo proiektu egiteko aukera bakarrik izango dira, proiektuak 396.590 euroko aurrekontua baitu eta udalak parte hartze prozesuan ezarritako aurrekontua 400.000 euroko aizan denez ezingo dira proiektu bat baino gehiago aurrera eraman. Hala ere, emaitzak ikusita, aurrerago beste proiektuak egiteko asmoa erakutsi dute. Azkenik, lehengo herri galdeketa izan dela aipatu dute baino emaitzak ikusita,  azkenekoa ez dela izango goraipatu dute, eta datorren urteetan prozesu berdina egingo dela adierazi 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!